Kaixo! Ane Lizarralde Zabala naiz eta ekintzaile gisa Azpeitiko lokal bat hartu dut estetika eta ongizatera dedikatua. 2017an estetika integrala eta ongizateko goi mailako zikloa amaitu nuen eta ondoren kurtsu desberdinak egin ditut. 2018an ikus-entzunezko makilajeko espezializazioa egin nuen eta horri esker Eitb-n eta HBO-ko telesail batean lan egiteko aukera izan nuen. Azken urteak estetika eta makilajean egin dut lan, baina zikloa egin nuenean amets bat nuen, nire zentru propioa izatea, eta orain ametsa egi bihurtu zait! Beraz, mila esker zure denbora eskeintzeagatik, badakizu non aurki nazakezun!