Adinaren aurkako irtenbiderik berritzaileena
Larruazal guztiak egiten duten bidaian aldatzen joaten dira, baina zahartzen den denbora eta modua subjetiboa da. Kasu batzuetan, adinaren lehen zantzuak behar baino lehenago agertzen dira, eta beste batzuetan bat-batean.
Espresio-zimurrak dira, zalantzarik gabe, bidai horren hasieraren agerpenik berehalakoena eta esanguratsuena. Kontsumitzaileak gero eta kezkatuago daude osasunarekin eta ongizatearekin, larruazalari arreta handia eskeintzen diote eta emaitzak dituzten eta test klinikoen bidez bermatuta dauden produktuak eskatzen dituzte.
Delay Infinity lineak, orain erabat berritua eta birformulatua, oraindik eta eraginkorragoa izateko, bere esentziari eusten dio, bidezko merkataritzako politikekin lortutako estraktu naturalen aberastasuna kosmetikako azken aurkikuntzekin konbinatuz, lehen zimurren agerpena atzeratuz eta lehendik zeudenak tratatuz. Linea berri hau Acmella oleracearen estraktuaren eta azken belaunaldiko peptidoen arteko sinergiatik sortzen da. Peptido hauek botoxaren efektua simulatzen dute, muskulu-uzkurdurari eragiten diote eta larruazalaren elastikotasuna estimulatzen dute.
Helburua ez da soilik denbora gelditzea, baizik eta modu natural eta eraginkorrean heltzea zahartzeak larruazalean dituen ondorioei, modu zehatz eta pertsonalizatuan. Horregatik sortu dute Delay Infinity Age Proof tratamendua, ardura esklusiboaren bidez beti lagun diezagukeen edertasunerako, gure bizitzako etapa bakoitzean larruazalaren benetako aliatu bihurtzeko bereziki formulatua.


Iraupena: 1h 30minutu

Prezioa: 70€ sesio bat – 4 sesioko bono 252€

